martes, 11 de mayo de 2021

MODULOA

 AZKEN POSTA
Moduloko lanari itxiera

Beno, beno... iritsi da ordua. Bidaia txiki honi amaiera emaeko garaia da. Ia bi hilabeta daramakigu aniztasuna zuzenean zein zeharka lantzen, eta makina bat saio izan ditugu hau lantzeko. Ikuspegi guztiz ezberdinak zituzten pertsonen bisita izan dugu, guztiek aniztasuna eta honek dakarren bazterkeria bizi izan dute, baina aurre egiten ikasi dute, aniztasunaren kontzeptuari buelta eman eta zerbait positiboa del aulertu dute, guztiontzat aberasgarria. Moduloko lanaren azken emaitzak narratiba digital bat eta hari loturik doan egileen testua dira, eta ezin izango genituzke horiek aurrera atera aipaturiko bizipenengatik ez balitz, biziki interesgarriak izateaz gain, gure lanean azaltzen diren aniztasunaren alor ezberdinak aukeratzearen arrazoia izan baitura. Esan bezala, blogaren zati txiki hau amaierara heldu da, baina aniztasunaren bidaiak oraindik bide luzea du egiteko, berdintasunezko, errespetuzko eta onarpenezko gizarte bateruntz 💖

jueves, 6 de mayo de 2021

MODULOA. Emaitzak

MODULOKO LANAREN EMAITZAK
Narratiba digitala eta egileen testua

Lauhilekoa amaitzear da, moduloko lana pasa den ostiralean entregatu genuen eta aurkezpena egin dugu gaur. Egia esan, narratiba digitala ez da espero genuena, denboa gutxi izan baitugu azken ideia honi forma emateko, baina pozik gaude lortutako emaitzarekin. Uste dugu gure ideia transmititzea lortu dugula. Narratibari kontrastea eginez, egileen testua osatzea nahiko erraza egin zaigu, hain prozesu gorabeheratsua izanik asko baikenuen kontatzeko. Bueno, gehiago luzatu gabe, hementxe igoko ditut gure narratiba digitala, egileen testua eta aurkezpenean erabilitako euskarria.

domingo, 25 de abril de 2021

ACTIVIDAD 14: La presentación

DENAK BERDINAK, DENAK DESBERDINAK
La presentación

El micro taller que llevamos a cabo hace unas semanas fue muy enriquecedora. A partir de ella, creamos un vídeo donde explicamos cuál fue nuestro proyecto y cómo lo desarrollamos. Para la creación de este utilizamos fotografías tanto hachas por nosotras como por los y las niñas. Por desgracia, debido a la ley de protección de datos, no tenemos permiso para subirlo a internet; sí que hemos tenido la posibilidad de compartirlo con el y la profesora de esta asignatura y con los y las compañeras.  Para resumir el trabajo escrito (visible en el post anterior) hemos hecho una pequeña presentación, y aquí si que hemos añadido fotos donde no se vean o no se reconozcan los y las alumnas. De esta manera, podréis entender mejor qué es lo que hicimos, cómo lo hicimos y con qué fin. 

jueves, 22 de abril de 2021

MODULOA. Amaiera

AZKEN HAUSNARKETA
Moduloko lanaren eta prozesuaren inguruko iritzia

Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen prozesua oso goraberatsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikutzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horri forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai isladatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.

Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.

Bestalde, azken lauhileko honetako moduloko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere ezinegona sortu zigun hasieran, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edo nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.  Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea  egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ulertzen hastea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.

Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.

Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzak mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu,  komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantalla baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain gaizki ulertuak eragin dizkigu, ideiak ongi irudikatzea zailagoa egin baitzaigu. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino oztopo handiagoak dira eta. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, bada etengabe egoera berrietra egokitzen egon beharrak alderdi emozionalean erasan digu eta alde positiboa bilatzen saiatu garen arren, ikastaldi bat izango bailitz, hain aldakorra den errealitateari ezin diogu ezikusiarena egin. 

Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaeran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari. 

Ondorengo lerro hauetan lau hilabete hauetan aniztasunaren inguruan moduluan landuriko hitzaldi eta gaien linkak daude: 

lunes, 19 de abril de 2021

ACTIVIDAD 14: El trabajo

DENAK BERDINAK, DENAK DESBERDINAK
El trabajo escrito

Tras llevar a cabo el taller, hemos tenido que escribir un trabajo, donde detallamos en que consiste el micro-taller, los objetivos generales que teníamos con él, cómo lo hemos relacionado con el currículum, qué es exactamente lo que hemos conseguido y lo que nos ha aportado esta experiencia. Podría dar una explicación de lo que aparece en este documento, pero creo que es mejor que lo veáis por vosotros mismos. Por eso, aquí os nuestro trabajo escrito.