LEHEN POSTA
Moduloko lanari sarrera
Kaixo guztioi! Beste behin ere hementxe gaude, lahuilekoaren hasieran, diziplinarteko lanari hasiera emanez. Oraingo honetan aniztasuna izango da ardatz, hezkuntzan duen lekua hain zuzen. Horretarako, hainbat saio berezi antolatuta dituztela esan digute irakasleek, izan hitzaldiak, tailerrak... Aniztasuna toki guztietan dagoen zerbait da, eta ez da orain sorturiko kontzeptua; beti existitu da eta beti existituko da. Horregatik, oso gai interesgarria iruditzen zait, irakasle lanean hasten garenean behin eta berriro ibiliko baikara gai honen inguruan bueltaka, ikuspegi ezberdinetatik jorratuz, eta alderdi positibo zein negatiboak biziko ditugu. Oraingoz ezer gutxi dut kontatzeko, baina edozein bizipen izanez gero, haren berri emango dizuet blog honen bidez 😉