AZKEN POSTA
Moduloko lanari itxiera
Beno, beno... iritsi da ordua. Bidaia txiki honi amaiera emaeko garaia da. Ia bi hilabeta daramakigu aniztasuna zuzenean zein zeharka lantzen, eta makina bat saio izan ditugu hau lantzeko. Ikuspegi guztiz ezberdinak zituzten pertsonen bisita izan dugu, guztiek aniztasuna eta honek dakarren bazterkeria bizi izan dute, baina aurre egiten ikasi dute, aniztasunaren kontzeptuari buelta eman eta zerbait positiboa del aulertu dute, guztiontzat aberasgarria. Moduloko lanaren azken emaitzak narratiba digital bat eta hari loturik doan egileen testua dira, eta ezin izango genituzke horiek aurrera atera aipaturiko bizipenengatik ez balitz, biziki interesgarriak izateaz gain, gure lanean azaltzen diren aniztasunaren alor ezberdinak aukeratzearen arrazoia izan baitura. Esan bezala, blogaren zati txiki hau amaierara heldu da, baina aniztasunaren bidaiak oraindik bide luzea du egiteko, berdintasunezko, errespetuzko eta onarpenezko gizarte bateruntz 💖
No hay comentarios:
Publicar un comentario