martes, 30 de marzo de 2021

MODULOA. Ikertze

IKERTZE KULTUR ELKARTEAREKIN EGINIKO BI SAIOAK
UNRWA agentziarekin elkarlanean

UNRWAko kideek emandako hitzaldiaren ostean, bi saio egin ditugu Ikertze Kultur Elkartearekin: “Elkarrizketa eta artea balibide bezala erabiliz, hezkuntza programa eta proiektuak” egiten dituen elkartea. 

Lehen saioan, UNRWA agentziarekin elkarlanean, sorkuntza artistiko bat egin genuen. Hasieran, jolas bat egin genuen. Haiek hitz bat esaten ziguten eta guk, banan banan, burura etortzen zitzaigun lehen hitza esan behar genuen ahoz gora. Jarraian, aurreko eguneko hitzaldietatik oroitzen genituen hitz eta esaldi batzuk idatzi genituen orri zati batzuten eta Por cuatro esquinitas de nada ipuinaren kontakizun bat ikusi genuen, haurrek egina. Bideo honen harira, hainbat galdera egin zizkiguten, esaterako protagonista nor izan zitekeen, ala zer lortzen den estereotipoen bidez.

Ondoren, saioaren bigarren zatiari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen. Lehen erdiak zinema tailerra egin zuen Jonekin. Oinarri teoriko batzuk azaldu ostean, bideo bat sortzeari ekin zioten. Baldintzak ondorengoak ziren: “protagonista” nakba izan behar zen, 5 segundu iraun behar zituen (12 argazki segundoko), stop motion teknika erabili behar zen eta editore baten bidez bateratu behar ziren argazkiak. Bigarren erdiak, plastika tailerra egin zuten. Aniztasunaren itsasontzia sortu zuten: hiru protagonista izan behar zituen, borobil, karratu eta desberdin. Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, nahi zuten itsura eman eta behin pertsonaiak sorturik, itsasontzia eratu zuten. Ondoren, itsasontziari izen bat jarri eta istorio bat pentsatu zuten haurrekin aritzeko. Guztia prestatu ostean,  gelakideen aurrean aurkeztu zituzten haien itsasontzi eta kontakizunak. Hauexek dira lehen saioan lorturiko emaitzak:

Bigarren saioan, plastika tailerrekoek esteriotipo hitza entzutean norberari burura etortzen zitzaien irudia marraztu zuten. Marrazkia egin ostean, zatitxotan apurtu eta kutxa ezberdinetan banatu zituzten. Talde bakoitzak hainbat zati hartu zituen eta horiek baliatuz kartulina handi batean irudi bat sortu zuten, estereotipoak hausten dituen marrazki bat lortu arte. Amaitzean, kideen aurrean aurkeztu eta egindako aukeraketaren zergatia eta helburuak azaldu zituzten. Bitartean, zinema tailerrekoek, aurreko egunean sorturiko bideoak ikusi zituzten. Jarraian, plastika tailerrekoek lehenengo saioan sorturiko itsasontziarekin bideo bat sortu zuten, oraingo honetan 10 segundokoa.Behin tailer bakoitza bukatu ostean taldeka elkartu ginen eta zinema zein plastika tailerrean egindakoa elkar partekatu genuen. Saioarekin amaitzeko egindakoaren inguruan hitz egiten jardun genuen: gure sentsazioak, hobetzeko aholkuak, gustaturiko ariketak eta abar jolas txikien bitartez aditzera eramaten. Behin balorazioa amaitu ostean, eta behin betiko saioei bukaera emanez, zinema tailerreAan plastika tailerreko itsasontziekin sortuirko bideoak ikusi genituen denok elkarrekin. Hementxe txertatzen dut guk sorturiko azken emaitza: