HITZKETA PROIEKTUA
Hitzaldi birtuala
Oraingoan IKT ikasgaian izandako hitzaldi bati buruz kontatzera natorkizue. Hitzaldi hau modu birtualean izan da, ikasgai osoa bera horrela bideratuta baitugu. Gonbidatuak HitzKeta proiektuko sortzaileak izan dira. Magisteritzako ikasle batzuek aurrera ateratako proiektua da hau, unibertsitateko lan bat abiapuntutzat hartuta. 2017/18 ikasturtean jarri zuten martxan egitasmo hau, graduan zehar, eta bereziki praktikaldietan sumatu zituzten hutsuneak betetzeko asmoz. Haien helburua haurrentzako olerki, liburu zein abestien kalitatezko bilduma bat sortu eta horiek zabaltzea da, euskara nahiz euskal kultura lantzeko asmoz, alderdi horietan baliabide eskasia zegoela uste baitzuten. Proiektu honi IKTak txertatu zizkioten, hauek erabiliaz jende gehiagori heltzea lort dezaketelako; hori dela eta web orri bat sortzea erabaki zuten, eta bertan dago bilduta haien bilduma. Web orri horretako material didaktiko guztia euskaraz izan arren, weba bera gaztelaniaz ere dago, informazio guztia ahalik eta pertsona gehienei iristea ahalbidetzeko, familia erdaldunek ere eskolaz kanpo kalitatezko euskarazko kultur baliabideak baliatu ditzaten haien haurrekin. Beraz, proiektu txiki honek teknologia berriak, euskara eta literatura uztartzen ditu hezkuntza esparru batean egunerokotasunean erabiltzeko modu errealista bat bilatuz.