jueves, 18 de marzo de 2021

MODULOA. UNRWA

 UNRWAren HITZALDIA
eta Muhammad-en bisita



Gaurkoan UNRWAko kide Miriam izan dugu gelan. UNRWA Ekialde Hurbileko palestinar errefuxatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentzia da; ACNURen (NBEren errefuxatuen agentzia) parte da, beraz. 

Lehenik eta behin, "emakumea", "errefuxatua" eta "palestina" hitzak esatean, burura datorkigun irudia marrazteko eskatu digute. Ariketa hau, gure aurreiritziak azaleratzeko egin du, eta bere helburua bete betean lortu du, oro har, burura etorri zaigun irudiak hau baita:

Badirudi palestinarrak zain dudela guk salba ditzagun, baina hori da gure ikasleei eskaini nahi diegun irudia? Zein jarrera sustatzen dugu horrela? Ideia hauek sustatuz, modu inkontzientean, beste kulturak gutxiagotzen ditugu, gurea haien gainetik dagoela adieraziz, balio gehiago duela. Horren beste adibide bat dira eskoletan antolatzen diren kultura jaialdiak, non gure kultura normala den eta ezberdinak direnen kulturak ezagutarazten ditugun. Horregatik, kulturartekotasuna egunero eta denon artean elkarlanean landu beharreko zerbait da. Kultura guztiek balio bera dute, pertsona guztiek balio bera dutelako, pertsona guztiok ditugu eskubide berberak. Horixe da, hain zuzen, agentziaren helburua: errefuxatu palestinarren oinarrizko baldintzak bermatzea. 

Baina, nortzuk dira errefusatu palestinarrak? Ba, 1946ko ekainetik 1948ko maiatzaren 15era Palestinan bizi ziren pertsonak dira, urte horretan lehertu zen gerraren ondorioz haien bizilekuak galdu eta beste herrialde batera alde egin behar izan zutenak. Orokorrean Ekialde Hurbilean bizi dira (Jordanian, esaterako), haien herritik gertu, noizbait itzultzeko itxaropena baitute. Egun duten bizitokiaren arabera errelaitate ezberdinak dituzte, baina orokorrean bigarren mailako herritar bezala tratatzen dituzte.

Irudi honetan, informazio gehiago duzue leku bakoitzean bizi duten egoeraren inguruan, bai eta urteetan zehar sufritu dituzten bizipenen inguruan ere. 


Hitz batez, esan dezakegu palestinar errefuxatu guztiak zaku berberean sartzen ditugula, errealitate oso anitzak dituzten arren, eta hori aldatu beharreko zerbait da: aniztasuna eta kulturartekotasuna egunero landu beharreko jarrerak dira. Horrez gain, emakumeek zapalkuntza bikoitza jasotzen dute: emakume direlako eta palestinar errefuxatu direlako, baina, hala eta guztiz ere, samindura eta sumisioaren ordez, erresilientzia da haietan nabarmentzen den sentimendu eta gaitasuna.

Miriamen hitzaldiaren ostean, Muhammad etorri da gelaren aurrealdera eta bere esperientzia kontatu digu (nahiko labur, denbora asko ez baikenuen). Muha duela 6 urte Euskal Herrira etorritako palestinar errefuxatua da, Israel eta Palestinaren arteko gerra zela medio. Errefuxatuen egoera ulertzeko, labur labur kontatuko dizuet herrialde haorien arteko gatazka:
XIX.mendean, juduen aurkako jarrerak zirela medio, mugimendu sionista bat sortu zen: juduen herri bat aldarrikatzen zuen, eta Israelen kokatu nahi zuten. Lehenn Mundu Gerraren ostean, judu askok palestinara migratu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra amaitzear zela, Britaina Handiak Holokaustoak izandako ondorioengatik, Palestina bi zatitan banatu zuen: juduak eta arabiarrak. Juduek erabakia onartu arren, Palestinarrek ez zuten onartu eta gerra zibil bat lehertu zen. 1948ko maiatzaren 14ean Israel estatu independente deklaratu ostean, herrialde arabiarrek gerra deklaratu zioten honi. Azkenean, israeldarrena izan zen garaipena, eta ondorioz ehundaka milaka palestinar Libano, Egipto, Siria, Jordania, Zisjordania eta Gazako Zerrendan (besteak beste) errefuxatu ziren. 
  
Israelek Palestinari kendutako lurren garapena. 

Gaur egun, gatazkak dihardu (une honetan Gazako Zerrenda eta Israelen artean). Ondorioak, era berean, dihardurte eta palestinar guztiek sufritzen dituzten egunero. Esaterako, siriarrek harresi bat eraiki zuten Palestina eta Siriaren artean, beraz alde batetik bestera joateko izugarrizko zailtausnak dituzte errefuxatuek. Palestinarrek, gainera, Israeldarrek ez bezala, baimen bereziak behar dituzte lurraldean zehar mugitzeko, eta gerran ibilitakoak badira, kartzelan egon badira ala beste edozein arrazoirengatik (askotan ezezagunak hiritarrentzat) ez dituzte baimenak lortzen. Horrez gain, hiri bakoitzak ate bat du, bere kontrol dorrearekin. Ate hori itxita badago, ezin da inor ez srtu ez atera, eta saiakerarenbat eginez gero, eraila izateko aukerak dituzte. Sarrera-irteeretan ala beste edozein lekuetan check pointak eta kontrol militarrak daude (bai finkoak, bai mugikorrak), eta esan beharrik ez dago ezberdinak direla palestinar eta israeldarrentzat. Ildo beretik, palestinarren aurkako biolentzia eguneroko gauza da, gizon, emakume zein haurrek pairatzen dituzte ageriko arrazoirik gabeko jipoi eta atxiloketak.