lunes, 8 de marzo de 2021

MODULOA. Izaro

 KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA
Zer erronka eta aukera berri dakartzate eleaniztasunak eta kulturaniztasunak euskarazko hezkuntzan, euskararen biziberritzeari dagokionez?





« Elebitasunak euskara eta katalana hil egingo ditu, eleaniztasunak salbatu egingo ditu »



Gure esperientzia eta inguruan zein Kike Amonarrizen hitzaldian oinarrituta, ikusi dugu gure gizartean hizkuntza aniztasun handia dagoela eta honek Euskararen kasuan alderdi positibo zein negatiboak dituela. Hau da, azken urteetan euskarak izan duen bilakaera oso handia izan da, eta eskolan D eredua sartzeak zein ofizialtasuna egoteak euskararen jakintza asko haztea eragin dutela. Hala ere, honek ez du bermatzen euskararen erabilera, izan ere gizartean gaztelerak indar handia du eta horren eraginez geroz eta gehiago entzuten dugu gure inguruan. Gaiaren inguruan hausnartzen jarrita, talde hontako kideak bat gatoz esatean gure hizkuntza (Euskara) hizkuntza gutxitu bat dela eta nahiz eta ofizialki bi hizkuntzek eskolan garrantzi berbera duten, errealitatean gaztelerak gain hartzen dio euskarari, askotan zapaltzera ere iritsiz.

Honekin batera, gizarteko kultura guztiei garrantzi berdina ematea eta batak bestea ez zapltzea oso lan zaila dela uste dugu, egiazki, lehen aipatu bezala, oro har testuinguru elebidunetan kultura batek bestea zapaltzen du, giro, ohitura edo hiztun kopuruen arabera. Dena den, alderdi negatiboek ez dute zertan pisu handiena hartu behar. Gure helburuak lortzeko, inguratzen gaituen kultura bakoitzetik baliagarriak eta/edo interesgarriak suertatzen zaizkigun ezaugarri, jarrera, teknika edo bestelako edozein alderdi erabiltzea ezin hobea izango litzateke, bai eta guzti hau hezkuntzan islatzea. Halaber, fokua hezkuntzan ez ezik, esparru ez-formalean ere jarri behar deu dela uste dugu, haur, gazte zein helduek euskara formaltasunarekin bakarrik lotzea ekiditeko, eta egunerokotasunean, haien talde sozialetan eta jarduera anitzetan nola erabili jakiteko, bai eta erraztasuna eskuratzeko, euskaraz mintzatzen trebatzeko. Beharrezkoa den esparru guztietan behar haina indar eginez, hizkuntza ohiturak eraldatu eta gizarteko aniztasuna mantendu dezakegu, euskarari prestigioa ematen diogun bitartean eta gaztelania ala ingelesa bezalako superhizkuntzek edo bestelako hizkuntzek (fransesa, kasu) eragin dezaketen zapalkuntza ekidinez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario