martes, 11 de mayo de 2021

MODULOA

 AZKEN POSTA
Moduloko lanari itxiera

Beno, beno... iritsi da ordua. Bidaia txiki honi amaiera emaeko garaia da. Ia bi hilabeta daramakigu aniztasuna zuzenean zein zeharka lantzen, eta makina bat saio izan ditugu hau lantzeko. Ikuspegi guztiz ezberdinak zituzten pertsonen bisita izan dugu, guztiek aniztasuna eta honek dakarren bazterkeria bizi izan dute, baina aurre egiten ikasi dute, aniztasunaren kontzeptuari buelta eman eta zerbait positiboa del aulertu dute, guztiontzat aberasgarria. Moduloko lanaren azken emaitzak narratiba digital bat eta hari loturik doan egileen testua dira, eta ezin izango genituzke horiek aurrera atera aipaturiko bizipenengatik ez balitz, biziki interesgarriak izateaz gain, gure lanean azaltzen diren aniztasunaren alor ezberdinak aukeratzearen arrazoia izan baitura. Esan bezala, blogaren zati txiki hau amaierara heldu da, baina aniztasunaren bidaiak oraindik bide luzea du egiteko, berdintasunezko, errespetuzko eta onarpenezko gizarte bateruntz 💖

jueves, 6 de mayo de 2021

MODULOA. Emaitzak

MODULOKO LANAREN EMAITZAK
Narratiba digitala eta egileen testua

Lauhilekoa amaitzear da, moduloko lana pasa den ostiralean entregatu genuen eta aurkezpena egin dugu gaur. Egia esan, narratiba digitala ez da espero genuena, denboa gutxi izan baitugu azken ideia honi forma emateko, baina pozik gaude lortutako emaitzarekin. Uste dugu gure ideia transmititzea lortu dugula. Narratibari kontrastea eginez, egileen testua osatzea nahiko erraza egin zaigu, hain prozesu gorabeheratsua izanik asko baikenuen kontatzeko. Bueno, gehiago luzatu gabe, hementxe igoko ditut gure narratiba digitala, egileen testua eta aurkezpenean erabilitako euskarria.